14
Dom, Jul
1 New Articles

Maiatzaren 1ª, Lanaren Nazioarteko Eguna bezala ezaguna

Declaraciones
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Deskargatu

Maiatzaren 1ª,

Lanaren Nazioarteko Eguna bezala ezaguna

 

          Maiatzaren 1ª, Lanaren Nazioarteko Eguna bezala ezaguna, data garrantzitsua da Euskal Herrian eta mundu osoan. Langileok mobilizatu egiten gara gure eskubideak aldarrikatzeko eta gure eskaerak adierazteko. Erretiratuok, gainera, lan-bizitzari eta gizarteari egiten diogun ekarpenari buruzko hausnarketa egin dezakegu.

Ikusi dugu nola gelditzen ziren fabrikak eta nola betetzen genituen kaleak gure eskubideen alde borrokan ari zen manifestariz, poliki poliki konkistatzen joan direnak. Bizitzaren etapa honetan esan dezakegu erretiroa ez dela agur bat, kapitulo berri bat baizik.

          Borrokek jarraitzen dutela pentsatu behar dugu. Erakutsi behar dugu ez garela ikusezinak, gure ahotsa entzun egin behar dela, justiziaren, berdintasunaren eta duintasunaren alde borrokatzen jarraitzen dugula. Gizarte honetan partaide garrantzitsuak izaten jarraitu behar dugu. Inoiz ez gara nekatuko soldata hobeak, pentsio hobeak eta zerbitzu publiko hobeak lortzeko borrokan.

          Pentsiodunak Nafarroan egiten diren manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu, elkartasuna adierazteko, lan eskubideen eta gure pentsioen alde borrokatzeko aukera bat direlako, langile klasearen batasunaren garrantzia gogoratuz. Aldarrikapenez eta itxaropenez betetako maiatzaren lehena izan dadila!!

          Lanaren egun honetan, ospatu dezagun gure iragana eta jarrai dezagun batzen gaituen elkartasun sarea ehuntzen. Gora Maiatzaren Lehena!!

 

Sasoia

Comisión de Comunicación y Opinión

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

http://sasoia.eus

Deskargatu

Twitter Sasoia

EVENTOS PROXIMOS

EVENTOS PROXIMOS

Clicka sobre la imagen

  • 01 Julio 2024 - 31 Agosto 2024