Kaixo laguna:
Gaur egun SASOIA osatzen dugun persona orok frankismoaren tenore beltzak ezagutu ditugu: lan gogorra, miseria, beldurra, isiluneak.
Trantsizio deitutakoan langileen borroketan parte hartu genuen, Euskal Herria burujabe eta sozialista ezagutuko genuelakoan geunden eta. Gaurko errealitatea oso bestelakoa da: gaur Euskal Herrian ez gara ailegatu erabateko demokraziara eta gure egoera ekonomiko soziala gain behera doa eten gabe.
Hori dela eta, Euskal Herriko eskualde batzuetakook batzarrak egiten hasi ginen, gure artean iritziak elkar trukatzeko egoera honi irtenbidea bilatu nahian.
Urteetako esperientziak ematen duen heldutasunak eraginda gogotsu eta itxaropentsu gaude borroka honetan jarraitzeko.
Jubilatuok populazioaren % 20 gara. Beharrezkoak gara, gure beharrei konponbide justua ekarriko dieten aldarrikapenak planteatzeko gai gara, baita mundu justuagoa lortzeko bidean parte izateko ere.
Pixkanaka pixkanaka gure erakundearen oinarriak definitu egin ditugu eta, horietan oinarrituta lanean aritu eta ari gara.
Hauek dira gure oinarriak:
Ezkertiar eta abertzale jubilatu eta pentsionisten elkartea:
- Bizi duin eta aktibo baten aldeko apustua egiten dugu.
- Euskal Herriaren burujabetasunaren alde egin nahi dugu.
- Gizarteak pertsona helduen gainean duen pasibotasun irudiarekin apurtu nahi dugu soilik aisialdiko kontsumitzailetzat ikusten baikaituzte (musa, bazkariak, dantzak, bidaiak…)
- Burutzen ditugun lanetan elkartasuna izanen da gure oinarrietako bat.
Helburuak
Euskal Herriaren egoera sozial eta politikoaz aritu, baita jubilatu eta pentsionisten egoeraz ere.
Euskal Herriaren aldeko eraikuntzan aktibitateak adostu eta babestu, beti ere norberaren askatasun pertsonala bermatuz.
Jubilatuok eta pentsionistok bizi ditugun arazoen gainean eztabaidatu eta jarrerak definitu, defendatu beharreko minimoak adostuz:
- Pentsio publiko eta duinak.
Osasugintza Publikoa
- Gizarte zerbitzu publiko eta duinak (osasun-laguntza, egoitzak, babes-egoitza, eguneko egoitzak, jantokiak…)
- Formakuntza eta kultur arloko aktibitateak bultzatu.
- Instituzioek erraztutako aisialdi partehartzailea.
Hileroko asanbladetan erabakitzen ditugu gin behar ditugun ekintzak.
- Eskuorriak egin ditugu, baita kasu askotan pobreziaren mailatik behean dauden gure erretiro-pentsioen hondatzea salatzeko kontzentrazioak ere.
- Euskal Herria nazio bezala aitortua izan dadin eta bere burujabetza errekonozitua izatearen aldeko posizionamendu argia dugu.
- Euskal preso politikoen giza eskubideak errespetaturik izan daitezen aldarrikatu dugu.
- Gure ahalmenen arabera, jendarte hau aldatzearen aldeko lana egiten duten ororekin lerrokatu gara: Gure lurraren defentsan, ekosistema on bat eta feminismoa babestuz, baztertutako kolektiboen alde...
- Gure historia, kultura eta ohiturak ezagutzeko gura daukagu, horren ildora txango aunitz antolatu dugu.
- Jubilatuek, agintariengandik baztertuta dagoen gure hizkuntzarekiko hurbilpen bat izan dezaten, maila ezberdinetako ikastaroak antolatu ditugu.
- Euskal Herriko jubilatuen Mugimenduaren parte garenez, bai Nafarroako zein EAEko jubilatuen Elkarte ezberdinekin harremanak bultzatu nahi ditugu, komunak diren arazoei aurre egiteko
Sasoiaren filosofiarekin bat egiten duten eta kolektibo honen parte izan nahi duten jubilatu guztiak gurekin harremanetan jar daitezke